HISTORIA
Ikertzaile guztiek Inauteri honen esanahia azaldu nahi izan dute, maskarada hauen jatorrizko zentzua argitzeko helburuarekin gehienbat.
Violet Alfordek adibidez maskaradak antzinako udaberriko erritoaren antzezpenak direla baieztatzen du, natura hilik dagoen unean ematen den berriztatzearen antzezpenak. Txema Hornillak bestalde munduaren birsortze errito bat antzematen du, jatorriaren errito kosmogonikoaren errepikapen periodikoaren bitartez. Badaude beste interpretazio soziologiko batzuk, Chahorena adibidez, maskaradak antzinako egoera eta gertaera sozialen antzezpena direla azpimarratzen dutenak.
XIX. mendeko dokumentazioa aztertuz gero, garai hartako eta gaur egungo maskaradek zerikusi handirik ez dutela ikusi daiteke, orain ezagutzen den maskarada etengabeko eboluzio baten emaitza baita.
Zuberoako Maskaradan bi zati bereiz daitezke: dantzak eta gainontzeko guztia (predikuak, kantuak, antzezpenak, ...)
Dantzei dagokionez bi dantza mota bereiz daitezke, alde batetik jauziak edo muxikoak daude. Hauek dira benetan Zuberoako
herrialdeko berezko dantzak, dantza tradizionalak, eta ez dute Europa osoko plaza dantzekiko inolako parekorik.
Zuberoako Maskaradaren plazaratzean hiru zati bereiz daitezke: barrikadak, bralia eta ofizioak.
JANTZIAK / PERTSONAIAK
Zuberoako Maskaradan bi talde kontrajarri nabarmendu daitezke argi eta garbi: gorriak eta beltzak.
dira:Txerreroa,
Gatero, Gatia edo Gatuzain,Kantiniersa, Zamaltzaina,
Bandelari edo Entseñaria, Jauna
eta anderea, Laborari eta laborarisa,
Marexalak eta Kukulleroak.
Beltzak, aldiz, zikinak, baldarrak eta zaratatsuak dira, eta une oro
bazterrak nahasten saiatzen dira:KerestuakXorrotxak,buhameak,
Kauterak eta medikuak.
MUSIKA
Musikak gero eta garrantzi handiagoa hartu du Maskaradatan. Tradizioz xirula, danborra eta ttun-ttuna izan dira denbora luzean erabili ohi izan diren musika tresna bakarrak. Hala ere, aspektu hau gero eta gehiago zabalduz doa, orain musika tresna ugari integratzea lortu baita, akordeoia, flauta, biolina, biolontxelo eta kitarra adibidez.
MAIALEN INDAKOETXEA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina