2014(e)ko ekainaren 17(a), asteartea

berbena belarra


BERBENA BELARRA


    Berbena zurtoin nahiko gogor eta lauangeluarra duen eta lila koloreko loreak dituen landare txikia da. Beste alde batetik, Euskal Herrian aspalditik izan da oso ezaguna eta erabilia. Artikulu honetan berbena noiz eta non bildu daitekeen, zetarako erabiltzen zen, nola egiten den berbena infusioa, berbenari buruzko bitxikerei eta beste hainbat gauzei buruzko informazioa emango dugu. Anima zaitez irakurtzera!!!



Landare osoa erabiltzen da: hostoak, zurtointxoak eta loreak.Erabat loratu gabe dagoenean jaso behar da. Udaberrian eta udan izaten du lore gehien; tokiaren araberakoa da hori. Berbena-belarrari zelaiak, etxe ondoak, bide ertzak, toki harritsuak, baratzeak eta abar gustatzen zaizkio.


Berbenaren ezaugarririk garrantzitsuena zikinkeria, pasmoa, infekzioa kentzea eta garbitzea da. Hori ukenduak, infusioak, gargarak, enplastuak, ardoak, alkohola, olioak, tinduak, etab. eginez lortzen zen. Zauriren bat gaiztotu edo azalean zerbait sartuz gero (arantza, ezkarda…), berbena enplastuak jarriko ditugu eta infekzioak barnekoak ere izan daitezke zenbaitetan; kasu horietan, infusioak har daitezke, baina gehiegikeriarik gabe, betiere.













Berbena infusioak barneko infekzioez gain hainbat zauri sendatzeko ere erabiltzen dira.  Berbena infusioa egiteko, lehenik  lehortu eta urte guztirako jaso behar da. Lehortzeko modurik egokiena lore sortak hartu eta buruz behera jartzea da. Behin ondo lehortuta daudenean, urte guztirako jasoko ditugu pitxarretan, toki lehor eta ilunean. Ondoren, ura berotzen jarri eta gutxi gora-behera 5 g. berbena belar bota urari. Azkenik, infusioa ahal duzun beroen edan behar duzu. Sendatzeko, egunean bitan hartu behar da.



San Joan bezperan lorea biltzen duenari zoriontasuna eta maitasuna ekarriko dion sineskeria bat badago. Berbenak badu bere eguna, egun magikoa edo esaten zaio. San Joan bezpera da hori, ekainaren 23a. Magia horri jarraituz, normalean, egun horretan bildu behar da, gauean edo hurrengo eguna argitu aurretik. Esaten dutenez, egun horretan izaten du indarrik handiena.

 



                            Maialen Amunarriz Lozano



 







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina