LAUBURUA
Lauburua antzinatiko euskal ikur
esanguratsuena da. Izenak adierazten duen bezala, lau buru biribildun
gurutze itxurako gaia da. Urteetan zehar hainbat erabilera desberdin
izan ditu eta nahiz eta jende askok uste euskalduna dela, ez du jatorri
euskalduna. Zer esanahi edukiko ote du euskaldunontzat horren
garrantzitsua izateko?
.
ERABILERA
Lauburu
hau zenbaitetan sua egiteko historiaurreko kutuna zen, eta su sakratua
eta energia produktiboa irudikatzen zuen, hau da, babeserako ikur gisa
erabiltzen zen gar bizia. Oro har, artzaintzan erabiltzen zen otsoen
kontrako suaren sinbolo gisa. Gaur egun sarri erabiltzen da
"euskalduntasuna" adierazteko, balio kulturala baitu, ez politikoa.
Askotan agertzen da "euskal" jatorriko produktu eta dekorazioan:
altzairuetan, koilare edo beste apaingarri batzuetan…

JATORRIA
Gaur
egun badakigu lauburua ez dela euskalduna. Baina sinbolo hori hain ongi
egokitu zaio Euskal Herriko giroari non euskal ondarearen parte eta
honen ikur nagusia bilakatu baita. Seinale hori 2000 urte Ka. jada
ezagutua zen Induseko eskualdean. Gaur egun kontinente guzietan
aurkitzen da, maiz antzinate zaharrenetik.
EUSKALDUNAK ETA LAUBURUA
Gaur
egungo lauburua baino lehen, euskaldunek beste ikur batzuk ezagutu
zituzten. Baina aipaturiko ikur horiek geldirik zegoen eguzkia
irudikatzen zuten bitartean, lauburuak eguzkia mugimenduan ematen zuen
aditzera. Eguzki horrek gaizkiaren kontrako ahalmena zuela esaten
zen.Kondairak dioenez: Otsok, Herensugearen eta Lamien botere ilunaren aurka, Mariren indarrez beteriko medailoi gisa erabiltzen zuen lauburua.
ESANAHIA
Euskaldunek
aspaldidanik jo dute lauburua eguzkiaren ikur nagusitzat. Lauburuak,
izenak berak dioen bezala, lau buru esan nahi du. Buru bertikalek
emakumearen adierazpenak irudikatzen dituzte (sentikortasuna eta
pertzepziokoa), edo sua eta ura osagaiak. Aldiz, buru horizontalek
gizonezkoen energia adierazten du (bai mentala eta baita fisikoa ere),
edo airea eta lurra.
HISTORIAN ZEHAR IZAN DITUEN ESANGURAK
1.Ongia
eta Gaizkia adierazten ditu, buruek duten norabidearen arabera:
erlojuaren orratzaren norantza badute, Ongia adierazten du; Gaizkia,
berriz, beste alderako norantza badute; baina, kontuz, euskal kulturan,
behinik behin, Gaizkia erlatiboa baita. Gaizkiak, irudikatzen ditu
gizakiarentzat kaltegarriak diren eragileak, elementuen kontrolik bariko
indarrak, eritasunak etab; beraz, ez da kristau sinesmenean dagoen
kontzeptuaren parekoa.
2. Erromatarren aurreko garaian zeuden lau euskal tribuak ere irudikatzen ditu: Autrigoiak, Baskoiak, Karistiarrak eta Barduliarrak.
3. Euskal Ekonomikoa Elkartea eratu zeneko leloa (Hirurak Bat) adierazten du; nolanahi ere, gerora, Nafarroak bertan parte hartzeko erreklamazioa egin zuenez, orain elkartearen leloa Laurak Bat da.
4. Orreagako gatazkan, buruzagi eran borrokatu ziren lau gerlarien buruen irudia delako susmoa dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina