2014(e)ko ekainaren 18(a), asteazkena



SANTA AGEDA BEZPERA

Santa Ageda bezpera degu Euskal Herriko eguna… Santa Ageda bezpera Otsailaren 4ean ospatzen da, egun horretarako oitura Santa Agedako koplak kantatzea ateratzea da. Garai batean soldaduskara joatekoak ziren gazteak, kintoak, biltzen ziren atez ate joateko, eta dirua zein bazkari edo merienda egiteko jatekoak biltzen zituzten.



Guztiak baserritar jantzita joaten ziren: marradun edo mahoizko prakak, alkandora txuria, brusa koadroduna edo beltza, abarkak, galtzerdi zuriak, gerriko beltza, koadrodun zapia, txapel beltza eta makila.
Santa Ageda baserrietatik kantuan joaten ziren bastoia kolpatzen lagunduta. Eta han jasotako dirua kausa onentzako izaten zen.Santa Agedan instrumentua trikitixa izaten zen. Goizean goiz irten, eta gero kalean, txistulariekin eta bertsolariekin,gero, goizean goiz irten, eta gero kalean, txistulariekin eta bertsolariekin.



Tradizioak kontatzen duenez, Santa Ageda – birjina martirra- III. Mendean bizi izan zen emakume ikaragarri ederra zen…Siziliako famili aberats batekoa. Quintianus senatari erromatarrak bere egin nahi izan zuen, Decio enperadoreak kristauen aurka egin zituen jarraipenak aprobetxatuz. Baina Ageda Jesukristorekin zegoen konprometituta ordurako eta Quintianusekin ez zuen ezer jakiterik nahi izan. Senataria neska gaztea konbentzitzen saiatu zen, Afrodisia emakume okerraren laguntzarekin, baina hark berriz ere ezetz esan zion.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina