2014(e)ko ekainaren 18(a), asteazkena

                                                SAN FERMINAK

Artikulu hau Iruñeko Sanferminak jaiei buruzkoa da.
Iruñeko Sanferminak Iruñeko jai nagusiak dira, mundu osoan zehar ospetsuak. Uztailaren 6tik 14ra ospatzen dira gaur egun Iruñeko Sanferminak. Duela 400 urte baino gehiagotik hona egiten da horrela, 1591n, eguraldi kaskarra zela eta, hasierako data, urrikoa alegia, uztailera aldatzea erabaki zutenetik.
Sanferminak uztailaren 6an, eguerdiko 12etan, hasten dira urtero, Iruñeko udaletxeko balkoitik txupinazoa jaurtitzearekin batera. Ekitaldi hau oso jendetsua izaten da. Entzierroak festen muina eta ekitaldirik ezagunena dira. Goizeko 8etan abiatzen dira eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udaletxe plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefonicako tartea eta zezen plaza. Jaiak uztailaren 14an amaitzen dira, "Gaixoa ni" edo "Pobre de mí" tradizionala abestuz.

images (1).jpg            

              2002. urteaz geroztik, uztailaren 5ean, urtero-urtero, PETA (People for the Ethical Treatment of Animals, Animalienganako Tratu Etikoaren Aldekoak) erakundeak lasterraldi ezin orijinalagoa antolatzen du betiko entzierroaren ibilbidean barrena, uztailaren 7tik 14a bitarte goizeko zortzietan egiten den horren ibilbide berean. Entzierroaren aurkako entzierroa da, zeina giza gozamen hutserako animalien erabilpenaren kontrako errebindikazio bilakatzen baita.
Entzierro honetan parte-hartzaileak biluzik joaten direla da deigarriena, edo ia biluzik. Larru gorritan edo kasik. Gauza dibertigarria, jai girokoa eta baketsua denez gero, ospakizunak Gobernuaren Ordezkaritzaren baimena eta guzti izaten du.
Telebista eta egunkarietako azaletan agertzea lortu dute maiz, Iruñean ez baita askotan ikusten gizon eta emakume biluziz osaturiko saldoa karriketan gora eta behera korrika. Gutxika-gutxika zaleak batu dituzte, 2002an 20 lagun ziren eta egun ehunka dira parte-hartzaileak, izan ere.
Ekintza honek Iruñean Sanferminen inguruko tradizio bitxi bihurtzeko bidea darama.

  Festak ofizialki uztailaren 14an bukatzen dira, baina 15ean ere bada festa, eta bada festa ahal den guztia, entzierro eta guzti, luza dadin ahal duen guztia egiten duena. Uztailaren 15eko entzierroak Billabesaren Entzierro gogoangarrian du jatorria, 1985ean egiten hasi zena. Iruñean hiri-autobusei deitzen zaie billabesa (Villavesa), eta uztailaren 15ean, horrezkero festa ofiziala akiturik zegoela, Santo Domingo aldapan gora zihoan autobusak ohiko zezen saldoa ordezkatzen zueneko lasterraldia zen billabesaren entzierroa.
Entzierro hau bestearen pareko zeremoniarekin egiten zen. Santuari abesten zitzaion (botila batez ordezkatuta), piztia zirikatzea debekaturik zegoen, e.a. Ezarririko ordenari egiten zitzaion txantxa zen. Eta ezarririko ordenari, jakina, ez zitzaion halakorik gustatzen eta, beraz, bere eskuan zegoen guztia egin zuen "billabesaren entzierroa" pikutara joan zedin. Denbora dezente joana da zortzietako billabesa kendu zutenetik, baina berdin zion; azokara igotzen zen banaketarako furgoneta bat erabili ohi zen, edota Santo Domingo karrikan gora egiten zuen edozein ibilgailu.
2012an bizikleta baten aurrean egin zen delako entzierroa, polizien presentziarekin. Hauek eragozteari ekin, istiluak gertatu eta are bost lagun atxilotu zituen poliziak, ibilgailuen trafikoa oztopatzen ari omen zirela-eta. Ordu gutxira libre utzi zituzten.
                                                              
iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina