2014(e)ko ekainaren 17(a), asteartea

EGUZKI LOREA

EGUZKI LOREA



Eguzki lorea, Euskal Herriko baserrietako atarietan jartzen den tradizio handiko sinboloa da. Sineskeria horri buruz, bada kondaira bitxi bat gauean eguzki-lorea eguzkiaren ordezkoa dela adierazten duena eta eguzki lorearen sorrerari buruzkoa. Horrez gain, testuan zehar, nolakoa den  lorea eta zertarako erabiltzen den adierazten da, hortaz segi irakurtzen adi-adi! Gogoa emango dizueta zeure etxean jartzeak!


Kondaira

Kontakizun honen arabera, duela milaka urte, gizakia lurra jendeztatzen hasi zenean, iluntasun handian murgilduta bizi zen gizakia. Zezensuzkoaren itxuran lurraren erraietatik ateratzen ziren jeinuek, zaldi hegalariek, sorginek edo herensuge handiek gizakia izutzen zuten.
Etsita zeuden gizaki horiek eta orduan,  Lurrari laguntza eskatzea erabaki zuten. Behin eta berriz eskatu zioten eta azkenean Lurrak esan zien Ilargia sortuko zuela. Hasieran ikaratuta haitzuloetatik irten gabe egon baziren ere, pixkanaka, gizakia egoerara ohitzen joan zen. Baina beldurra jeinu eta sorginengana ere heldu zen, nahiz eta hauek ere ez zuten denbora askorik behar izan euren leizetatik irteteko. Izuturik, berriz ere Lurrarengana jo zuen gizakiak, oraingoan botere sendoago baten bila. Honek izaki argitsuago baten sorrerarekin erantzun zien, Eguzkia izenakoa. Horrela, Eguzkiak eguna irudikatuko zuen, eta Ilargiak, berriz, gaua. Baina, gauez ateratzeko gai ziren halere gaueko izaki izutzaileak. Gizakia berriz ere Lurrarengana joan zen laguntza eske, oraingoan gauerako babes eske. Orduan, Lurrak lore eder bat sortu zuen, eguzki lorea izenekoa eta hau ikustean, gaueko izakiek Eguzkia bera zela pentsatuko zuten.


Ezaugarriak


Zurtoin zurruneko lore iraunkorra da, 20 zentimetroko altuerara murriztua. Ia lurrari itsatsita hazten da, eta ebakitako hosto-erroseta arantzatsuaren itxuran loratzen da. Gainera karduaren antzeko braktea zabal eta haragitsuak izaten ditu.
Errosetaren erdi-erdian une oro xarma eta freskotasuna mantentzen duen lore burua dago. Hau inguratzen duen 12 bat zentimetrotako zilar-koloreko disko zuria eguzkiaren distirarekin soilik irekitzen da. Bazter eguzkitsuetan, lugorrietan eta mendiko belardi harritsuetan hazten da.




Erabilera

Espiritu txarrak uxatzen dituela esan ohi da. Horrela sorginei, eta gaixotasunaren, ekaitzaren nahiz tximistaren jeinuei sarrera eragozten die. Beraz, garapenaren eta bakearen sinbolotzat ere har daiteke.














Leire Bengoetxea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina