TXARANGAK EUSKAL HERRIAN
Euskal Herrian, txaranga edo fanfarrea haize eta perkusiozko musika tresnez osaturiko musika banda bat da, kalejirak eginez kaleetan jaiak alaitzeko jotzen duena. Kanta alaiak joz alaitzen dituzte,
artillero dale fuego, ezkontzen zaigula pastelero...
. Baina, zer nahiko zenuke jakin Euskal Herriko txarangei buruz? Noiz sortu ziren txarangak Euskal Herrian, zer festa orokorretan ateratzen diren txarangak… irakurriko dituzu hemen.
Txarangaren jatorria eta sorketa
XVIII. mendetik badira txarangei buruzko erreferentziak; hala ere, XIX. mendeaaren amaieran eta XX. mendearen hasieran eratu ziren gaur egun ezagutzen diren fanfarreak. Txarangen eginkizun bakarra festetan jendea animatzea eta anbiente handiago bat sortzea da.
Euskal Herriko txaranga ezagunenak
Badira hainbat txaranga ezagun, bertan daude Durangoko Bizkaimedia txaranga; Tolosako Incansables, The big theory band eta Bonberenea txaranga; Pasaiako Luz Negra txaranga eta Iruñeko Muthiko Alaia Txaranga. Txaranga hauetako batzuk haibat festa ezagunetan hartzen dute parte: San Ferminak, Durangoko azoka, Tolosako iñauterietan, Bilboko Aste Nagusian eta Bermeoko Sanjoanetan.
Ibai Otxoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina