2014(e)ko ekainaren 18(a), asteazkena

OLENTZERO

Artikulu hau Eguberritako pertsonaiari eta horren pertsonaiari eta horren inguruko
ohiturei buruzkoa da.
Olentzero eguna gaitzat duen artikulua Gabon eguna da.Tradizio historikoan, Olentzero
Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal
mitologiareneta folklorearen pertsonaia da. Olentzeroren antzinako jatorria paganoa da ordea eta neguko solstizioko ospakizunetako pertsonaia da, non urte zaharraren amaiera eta urte edo eguzki berriaren etorrera ospatzen diren. Tradiziozko ospakizunean, urte zaharra irudikatzeko,[Sat 1] Olentzero itxurako panpinak ikazkin zikin, arlote, edale eta jatuna irudikatzen du eta kalez kale eta etxez etxe eramaten dute andetan haur eta gazteek, eskea eginez. Beste batzuetan, ordea, Olentzero moduan mozorrotutako gazte bat da lagun-taldearekin batera doana, eskea eginez betiere. Toki batzuetan kondaira eta abestietan bakarrik aipaturiko pertsonaia izan da. Gehienetan Gabon egunean, abenduaren 24an, ospatzen da Olentzero. Egun, mundu zabaleko Bizarzuriren antzeko ordezko pertsonaia bilakatu eta, hark bezala, haurren gutunak jaso eta opariak banatzen ditu, askotan pertsonaia bizi moduan. XX. mendeko bukaeratik, Mari Domingi pertsonaia femeninoa ere izan du lagun. Sekularizazioari jarraiki, kristau izaera ere galdu du; aldi berean, ordea, Euskal Herriko eguberrietako pertsonaia nagusia izaten jarraitu du euskal identitatearen ikur garrantzitsu moduan.Nagusitu den pertsonaiaren izena Olentzero den arren, hainbat aldaera daude herri eta eskualde batetik bestera, hala nolaOlentzaro, Onentzaro, Onontzaro, Orentzaro, Onentzero, Onantzaro, Onontzaro, Onontzoro, Orantzaro, Aranzaro eta Gomentzago. Izen horien jatorriari buruz zenbait teoria dago. Lope Martinez de Isastik, XVII. mendeko aipu batean, onen-(tz)aro, onen aroa edo garaia esan nahi duela adierazi zuen, eta XX. mendean Azkuek ere uste bera izan zuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina