2014(e)ko ekainaren 18(a), asteazkena

TXIKITEOA
Definizioa
Txikiteoa, tabernaz taberna edalontzi txiki bete ardo (baxoerdia edo txikitoa) hartzeko jarduera da, pintxoez lagunduta. Euskal Herrian eta inguruko lurretan lagun taldean edo ezagunen artean egin ohi dena. Gaur egun, adinekoek egin ohi dute. Txikiteoan diharduenari txikitero deritzo.

Non eta zergatik egiten da?
Txikiteoan jardutea, eguneroko betebeharretatik deskonektatu eta jendearekin harremana izateko bidea da. Euskal Herrian aisialdi jarduera honek indar handia du, baita inguruetako eskualdeetan ere: Errioxa, Kantabria edota Burgosko iparraldea.

                                      

Historia eta bilakaera
Ohitura hau nola hasi zen, erreferentzia argirik ez dago, baina leku batean taberna ugari elkarren ondoan izateari estuki loturik dago. Euskal Herria, Europan, pertsonako taberna gehien duen herrialdeetako bat da. Hasieran, eta urtez askoan, soilik gizonezkoen ohitura izan zen, emakumezkoak erabat alboratuak zeuden. Azken urte hauetan, ordea, emakumezkoak ere txikiteoari lotu zaizkio, eta soilik emakumezkoenak diren txikitero taldeak ere sortu dira. 2009 an usadiozko txikiteoa gainbehera joan zen.





Txikiteoa gaur egun
Honezkero ez da izango Euskal Herrian pintxo-pote ekimenik gabeko hiri, herri edota auzorik. Bezeroen galerari aurre egiteko eta herrietako kale-bizitza suspertzeko asmoz tabernariek ezaugarri bera  dute: asteko egun jakin batean, tragoxka pintxo batekin lagunduta hartzeagatik prezio merkeagoa ordaintzen du bezeroak. Badira ekimen beteranoak, martxan urte mordoxka daramatenak, baina batez ere azken urtean ugaritu dira halakoak. Izan ere, lehendik ere aisialdirako ohituren aldaketek bezeroen beherakada ekarri zuten arren, gogor kolpatu gaituen krisi ekonomikoak are gehiago hustu ditu tabernak. Ekimenak egoera iraultzeko balioko duela esatea gehiegizkoa izan liteke, baina unean-unean bada ere, kale eta tabernak biziberritzen dituela ez da huskeria.

                          Vinitos con pintxos. Newer Older

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina