EUSKAL PILOTA
Pilota edo pilota jokoa Euskal Herriko kirola da, pilota lekuan jokatua. Oro har, 2 edo 4 pilotatik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota jotzen saiatzen dira, pilotak bi bote egin baino lehen, eta pilota joko eremutik kanpora bota gabe; lortzen ez duenak galduko du tantoa. Jokoaren aldaerak bereizteko, bi alderdi hauek hartzen dira kontuan: pilotaleku mota (plaza hormagabea, horma bakarreko pilotalekua, trinketa...) eta pilota zerekin jo behar den (esku hutsa, pala, xarea…
Jokoaren helburua da aurkariari ahalik eta tanto gehien egitea. Txapelketetan, adinaren arabera arauak pixkatxo bat aldatzen dira: jokalariak adin kategorietan gora egiten duen heinean, sakeko arrastoa atzeratuz doa, eta piloten pisua edo tamaina handituz.
Historia
SORBURUA
Historian, munduko hainbat eta hainbat zibilizaziok izan dituzte pilota-jokoak, eta ez bat edo beste, asko baizik. Objektu biribil mugikorra egiteko, hainbat gai erabili izan dira: landareetatik ateratako materialak, hainbat eratako zapiak, hariak, larruak, hesteak, gomak. Buruz buruko jokoak izaten ziren, hau da, jokalari bat beste baten kontra aritzen zen
Hasieran, mugatutako zelai edo soroetan aritzen ziren denbora pasa, deman eta lehian. Jose Zufiaurre etnografoak dioenez, Euskal Herrian, antzina, zelai lau batean laukizuzen bat markatzen zuten aitzurrarekin, erdian sare bat jarri, eta jokalari bakoitza alde batean jartzen zer. Gaur egungo tenisaren egitura bera, baina eskuz jokatzen zuten. Aralarren bederatzi pilotaleku aurkitu eta izendatzea lortu du Jose Zufiaurrek.
XIX.MERNDEA
Pilota jokoa euskaldunen jai nagusia da. Herri bakoitzak bere pilotalekua izateaz gain, lagun guztiek hartzen ahal dute parte jokoan; Euskal Herriko gainerako gauzetan bezala, baina pilota jokoan bereziki, maila sozialak ez du hemen ezer balio, eta igandean herritar gehienak, gizon nahiz emakumezko, alkatea eta apaizak barne, haren inguruan biltzen dira. Herriek osorik egiten diote erronka elkarri partida garrantzitsuetan. Euskal Herriko probintzien artean gipuzkoarrek dute jokalari onenen ospea.
JOKOAREN ALDAERA
Esku hauskako pilota da gaur egun espezialitate hedatuena, Euskal Herrian nahiz mundu osoan. Pilota jokoaren mota, jokalekuak bereizten du; eta espezialitatea, aldiz, jokatzeko moduak.
Aldaera nagusiak hauek dira:
Luzeko pilota jokoak
|
Zeharkako pilota jokoak
|
Bote-luzea (eta haren aldaera den mahai jokoa)
| |
Pasaka
| |
LUZEKO PELOTA JOKOAK (ZUZENEKO PILOTA JOKOAK)
Ezagunak ditugun eta bizirik dirauten pilota jokoaren aldaerarik zaharrenak luzean jokatzen dira, hau da, aurkariak aurrez aurre dihardutela Lau aldaera dira: bote luzea, errebotea, laxoa, eta paska.
PILOTA JOKOKO OSAGAIAK
Pilota pilotaleku izeneko laukizuzen batean jokatzen da. Antzina, pilotalekuak belar soroak (soropil edo pilota soro izenekoak) ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat, paretarik gabe). Pilotaleku hormadun horiek 10 metro garai, 10-11 metro zabal eta 30-54 metro luze izaten dira. Ipar Euskal Herrian, estali gabeko pilotaleku gehienek pareta bakarra dute.
ibai etxabe
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina