TALOA
Taloa ogi zapal mota bat da, arto irinez egindako orea eta xafla borobilean eskuz zabaldu ondoren, txapan egosten den antzinako euskal jakia. Gure arbasoek esaten zuten bezala, “errotako potxoloa dantzan dabil” taloa puztutzen denean. Jakin nahi al duzu jaki goxo hau nola sukaldatzen den, non eta noiz sortu zen, nola jaten zen, noiz jaten zuten eta zer balio ematen zioten, orduan irakurri ezazu textu hau.

NOIZ ETA NON SORTU ZEN?
Euskal ohiturako jaki hau, hamaseigarren mendean Gipuzkoan egiten hasi ziren, eta ondoren, Euskal Herri osora zabaldu zen ohitura hau eta gaur egun ere, festa, jai eta ospakizunetan, talo saltzaileak egoten dira taloak saltzen.
NOIZ JATEN ZUTEN?
Gaur egun ez bezala, antzinan, eguneroko ogi bezala eta baita afalorduko esnearekin zopako antzeko elikagai bezala jaten zuten eta horregatik eguneroko elikagai arrunt bat bezala hartzen zuten Euskal Herriko baserrietan eta gaur egun aldiz, momentu berezietan bakarrik jaten da, adibidez, Santo Tomaseko ferian, Eibarreko San Andreseko ferian, Nafarroan berriz, gabon gauean edo olentzeroren prozesioan eta Euskal Iparraldean berriz, manifestazio eta beste hainbat festetan.
ZER BALIO EMATEN ZIOTEN?
Janari hau, eguneroko janari komuna, oinarrizkoa eta inkonsideratua izatetik, urteko momentu berezietan bakarrik jatera pasatu zen, izan ere, antzinan, egunero jaten zuten elikagai bat bezala hartzen zuten, eta gaur egun berriz, elikagai berezi eta preziatua da.
Antzinan, eguneroko ogi bezala eta baita afalorduko esnearekin zopako antzeko elikagai bezala jaten zuten eta gaur egun berriz, gaztarekin, behiarena edo ardiarena, txistorrarekin, txorizoarekin, hirugiharrarekin eta txokolatearekin jaten da normalean, ardo, sagardo edo txakolin trago batekin lagundurik.
NOLA SUKALDATZEN DA?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina