2014(e)ko ekainaren 17(a), asteartea

Alboka

ALBOKA


Alboka euskal musika tresna tradizionala da, klarinete bikoitza dena. Izena arabieratik omen dator: al-bûq (البوق).


Zatiak: Albokak sei zati ditu, hauek dira:
-Adar handia:
-Adar txikia:Ahoskatzerakoan zeregina du. Kanaberen puntak eta uztarriaren muturra behaldetik sartzen zaizkio eta bere barruan gelditzen diren bi fitak babesten ditu. Jotzeko ezpainak bere kontra jartzen dira.
-Tutuak: Bi ditu.
-Katea: Bustarria eta adar handia lotzen ditu.
-Bustarria: Zurezkoa, erdizirkularra izaten da eta bera da albokaren euskarria. Zati guztiak lotzen ditu eta berak gorpuzten ditu. Heldulekua ere bustarria da.
-Fita: Bi ditu albokak. Fita bakoitza, albokak dituen bi kanaberatako batean sartzen da, haren luzapen bezala.

Albokariek ezkerreko kanaberarekin kantuaren doinua ematen dute eta eskuinekoarekin lagundu.
Alboka jotzean haizea etengabe bota behar da: haizea hartzen da botatzen den bitartean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina