2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

ESTROPADAK


Traineru estropadak ikuskizuna edo kirola baino gehiago dira, trainerua arraunketarako ontzi mota bat da, Bizkaiko golkoan tipikoa.
Garai batean, inguketa-raarrantzarako erabiltzen ziren arraunontziak ziren, batez ere, antxoa arrapatzeko erabiltzen ziren:
gehienetaz berriz, antxoak arrapatzeko bela txiki bat izaten zuten lagungarri.
Desafioak egiten asi ziren eta horren ondorioz, kirol arloetara pasatu zen, txapelketak, norgehiagokak antolatu ziren trainereru modalituetan, kontxako bandera da estropada horietatik garrantzitsuena.Txapelketetak, geihenetan lau traineru eta bakoitzak bere karrila izaten du, eta, bakoitzak berari dagokion karrira errespetatu behar du, hau da, ezin daiteke beste karril batera pasatu. 2003an Traineru Kluben Elkartea delakoa sortu zuten, Galizia, Asturias, Kantabriko eta Euskal Autonomia Erkidegokoontziak batzen dituena. Urte hartatik, San Miguel antolatzen dute; hori da traineruen Liga nagusia. Traineruan 13 arraunlari eta patroia aritzen dira. Gaur egun, arraunlariak binaka eseri ohi dira, bakoitza banda batera arraun eginez, eta brankan dagoen aurrekoa bakarrik, lagunik gabe, aritzen da. Garai batean beste antolaera batzuk ere baziren: adibidez, hankekoa bakarrik, atzeko tostan eta kontrako bandan kontrankekoa, gero bina arraunlariko bost tosta, eta azkenik aurrekoa bakarrik. Traineruak neurri hauek izan ohi ditu: 12 metroko luzera, 95 cm brankan, 75 cm popan, eta 60,5 cm-ko garaiera. Ontzi osoaren pisuak gutxienez 200 kilokoa izan behar d

2014(e)ko ekainaren 18(a), asteazkena



arratiako jota
maskarada


Zuberoako Maskarada dantza soil bat baino gehiago dela esan daiteke, euskal folklorearen Inauteri errito nagusia da. Bertan ematen den dantza, musika, kantu eta antzezpenen batura, eta ikusleen partaidetzaren integrazioa kontuan hartuta herrien arteko komunikazio baliabide bat izatera heldu da.



Gaztedi en el estreno de la Mascarada

 
HISTORIA




maskarada
     

Ikertzaile guztiek Inauteri honen esanahia azaldu nahi izan dute, maskarada hauen jatorrizko zentzua argitzeko helburuarekin gehienbat.

Violet Alfordek adibidez maskaradak antzinako udaberriko erritoaren antzezpenak direla baieztatzen du, natura hilik dagoen unean ematen den berriztatzearen antzezpenak. Txema Hornillak bestalde munduaren birsortze errito bat antzematen du, jatorriaren errito kosmogonikoaren errepikapen periodikoaren bitartez. Badaude beste interpretazio soziologiko batzuk, Chahorena adibidez, maskaradak antzinako egoera eta gertaera sozialen antzezpena direla azpimarratzen dutenak.

XIX. mendeko dokumentazioa aztertuz gero, garai hartako eta gaur egungo maskaradek zerikusi handirik ez dutela ikusi daiteke, orain ezagutzen den maskarada etengabeko eboluzio baten emaitza baita.


KOREOGRAFIA
Zuberoako Maskaradan bi zati bereiz daitezke: dantzak eta gainontzeko guztia (predikuak, kantuak, antzezpenak, ...)
Dantzei dagokionez bi dantza mota bereiz daitezke, alde batetik jauziak edo muxikoak daude. Hauek dira benetan Zuberoako
herrialdeko berezko dantzak, dantza tradizionalak, eta ez dute Europa osoko plaza dantzekiko inolako parekorik.
Zuberoako Maskaradaren plazaratzean hiru zati bereiz daitezke: barrikadak, bralia eta ofizioak.





JANTZIAK / PERTSONAIAK
Zuberoako Maskaradan bi talde kontrajarri nabarmendu daitezke argi eta garbi: gorriak eta beltzak.




Gorriek jantzi eta jarrera dotoreak dituzte eta orokorrean dantzari finak 

dira:Txerreroa,
Gatero, Gatia edo Gatuzain,Kantiniersa, Zamaltzaina, 



Bandelari edo Entseñaria, Jauna
eta anderea, Laborari eta laborarisa, 



Marexalak eta Kukulleroak.




 
Beltzak, aldiz, zikinak, baldarrak eta zaratatsuak dira, eta une oro

bazterrak nahasten saiatzen dira:KerestuakXorrotxak,buhameak,



Kauterak eta medikuak.






                                    MUSIKA
     
xirula y ttun-ttunMusikak gero eta garrantzi handiagoa hartu du Maskaradatan. Tradizioz xirula, danborra eta ttun-ttuna izan dira denbora luzean erabili ohi izan diren musika tresna bakarrak. Hala ere, aspektu hau gero eta gehiago zabalduz doa, orain musika tresna ugari integratzea lortu baita, akordeoia, flauta, biolina, biolontxelo eta kitarra adibidez.  






partiturak deskargatu                                          






MAIALEN INDAKOETXEA













                      
TXIKITEOA
Definizioa
Txikiteoa, tabernaz taberna edalontzi txiki bete ardo (baxoerdia edo txikitoa) hartzeko jarduera da, pintxoez lagunduta. Euskal Herrian eta inguruko lurretan lagun taldean edo ezagunen artean egin ohi dena. Gaur egun, adinekoek egin ohi dute. Txikiteoan diharduenari txikitero deritzo.

Non eta zergatik egiten da?
Txikiteoan jardutea, eguneroko betebeharretatik deskonektatu eta jendearekin harremana izateko bidea da. Euskal Herrian aisialdi jarduera honek indar handia du, baita inguruetako eskualdeetan ere: Errioxa, Kantabria edota Burgosko iparraldea.

                                      

Historia eta bilakaera
Ohitura hau nola hasi zen, erreferentzia argirik ez dago, baina leku batean taberna ugari elkarren ondoan izateari estuki loturik dago. Euskal Herria, Europan, pertsonako taberna gehien duen herrialdeetako bat da. Hasieran, eta urtez askoan, soilik gizonezkoen ohitura izan zen, emakumezkoak erabat alboratuak zeuden. Azken urte hauetan, ordea, emakumezkoak ere txikiteoari lotu zaizkio, eta soilik emakumezkoenak diren txikitero taldeak ere sortu dira. 2009 an usadiozko txikiteoa gainbehera joan zen.





Txikiteoa gaur egun
Honezkero ez da izango Euskal Herrian pintxo-pote ekimenik gabeko hiri, herri edota auzorik. Bezeroen galerari aurre egiteko eta herrietako kale-bizitza suspertzeko asmoz tabernariek ezaugarri bera  dute: asteko egun jakin batean, tragoxka pintxo batekin lagunduta hartzeagatik prezio merkeagoa ordaintzen du bezeroak. Badira ekimen beteranoak, martxan urte mordoxka daramatenak, baina batez ere azken urtean ugaritu dira halakoak. Izan ere, lehendik ere aisialdirako ohituren aldaketek bezeroen beherakada ekarri zuten arren, gogor kolpatu gaituen krisi ekonomikoak are gehiago hustu ditu tabernak. Ekimenak egoera iraultzeko balioko duela esatea gehiegizkoa izan liteke, baina unean-unean bada ere, kale eta tabernak biziberritzen dituela ez da huskeria.

                          Vinitos con pintxos. Newer Older

LAUBURUA
Lauburua antzinatiko euskal ikur esanguratsuena da. Izenak adierazten duen bezala, lau buru biribildun gurutze itxurako gaia da. Urteetan zehar hainbat erabilera desberdin izan ditu eta nahiz eta jende askok uste euskalduna dela, ez du jatorri euskalduna. Zer esanahi edukiko ote du euskaldunontzat  horren garrantzitsua izateko?
                  
                                                                                                                            .
ERABILERA
Lauburu hau zenbaitetan sua egiteko historiaurreko kutuna zen, eta su sakratua eta energia produktiboa irudikatzen zuen, hau da, babeserako ikur gisa erabiltzen zen gar bizia. Oro har, artzaintzan erabiltzen zen otsoen kontrako suaren sinbolo gisa. Gaur egun sarri erabiltzen da "euskalduntasuna" adierazteko, balio kulturala baitu, ez politikoa. Askotan agertzen da "euskal" jatorriko produktu eta dekorazioan: altzairuetan, koilare edo beste apaingarri batzuetan…   

JATORRIA

Gaur egun badakigu lauburua ez dela euskalduna. Baina sinbolo hori hain ongi egokitu zaio Euskal Herriko giroari non euskal ondarearen parte eta honen ikur nagusia bilakatu baita. Seinale hori 2000 urte Ka. jada ezagutua zen Induseko eskualdean. Gaur egun kontinente guzietan aurkitzen da, maiz antzinate zaharrenetik.

EUSKALDUNAK ETA LAUBURUA
Gaur egungo lauburua baino lehen, euskaldunek beste ikur batzuk ezagutu zituzten. Baina aipaturiko ikur horiek geldirik zegoen eguzkia irudikatzen zuten bitartean, lauburuak eguzkia mugimenduan ematen zuen aditzera. Eguzki horrek gaizkiaren kontrako ahalmena zuela esaten zen.Kondairak dioenez: Otsok, Herensugearen eta Lamien botere ilunaren aurka, Mariren indarrez beteriko medailoi gisa erabiltzen zuen lauburua.

ESANAHIA
Euskaldunek aspaldidanik jo dute lauburua eguzkiaren ikur nagusitzat. Lauburuak, izenak berak dioen bezala, lau buru esan nahi du. Buru bertikalek emakumearen adierazpenak irudikatzen dituzte (sentikortasuna eta pertzepziokoa), edo sua eta ura osagaiak. Aldiz, buru horizontalek gizonezkoen energia adierazten du (bai mentala eta baita fisikoa ere), edo airea eta lurra.
HISTORIAN ZEHAR IZAN DITUEN ESANGURAK

1.Ongia eta Gaizkia adierazten ditu, buruek duten norabidearen arabera: erlojuaren orratzaren norantza badute, Ongia adierazten du; Gaizkia, berriz, beste alderako norantza badute; baina, kontuz, euskal kulturan, behinik behin, Gaizkia erlatiboa baita. Gaizkiak, irudikatzen ditu gizakiarentzat kaltegarriak diren eragileak, elementuen kontrolik bariko indarrak, eritasunak etab; beraz, ez da kristau sinesmenean dagoen kontzeptuaren parekoa.

2. Erromatarren aurreko garaian zeuden lau euskal tribuak ere irudikatzen ditu: Autrigoiak, Baskoiak, Karistiarrak eta Barduliarrak.

3. Euskal Ekonomikoa Elkartea eratu zeneko leloa (Hirurak Bat) adierazten du; nolanahi ere, gerora, Nafarroak bertan parte hartzeko erreklamazioa egin zuenez, orain elkartearen leloa Laurak Bat da.

4. Orreagako gatazkan, buruzagi eran borrokatu ziren lau gerlarien buruen irudia delako susmoa dago.

                                                SAN FERMINAK

Artikulu hau Iruñeko Sanferminak jaiei buruzkoa da.
Iruñeko Sanferminak Iruñeko jai nagusiak dira, mundu osoan zehar ospetsuak. Uztailaren 6tik 14ra ospatzen dira gaur egun Iruñeko Sanferminak. Duela 400 urte baino gehiagotik hona egiten da horrela, 1591n, eguraldi kaskarra zela eta, hasierako data, urrikoa alegia, uztailera aldatzea erabaki zutenetik.
Sanferminak uztailaren 6an, eguerdiko 12etan, hasten dira urtero, Iruñeko udaletxeko balkoitik txupinazoa jaurtitzearekin batera. Ekitaldi hau oso jendetsua izaten da. Entzierroak festen muina eta ekitaldirik ezagunena dira. Goizeko 8etan abiatzen dira eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udaletxe plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefonicako tartea eta zezen plaza. Jaiak uztailaren 14an amaitzen dira, "Gaixoa ni" edo "Pobre de mí" tradizionala abestuz.

images (1).jpg            

              2002. urteaz geroztik, uztailaren 5ean, urtero-urtero, PETA (People for the Ethical Treatment of Animals, Animalienganako Tratu Etikoaren Aldekoak) erakundeak lasterraldi ezin orijinalagoa antolatzen du betiko entzierroaren ibilbidean barrena, uztailaren 7tik 14a bitarte goizeko zortzietan egiten den horren ibilbide berean. Entzierroaren aurkako entzierroa da, zeina giza gozamen hutserako animalien erabilpenaren kontrako errebindikazio bilakatzen baita.
Entzierro honetan parte-hartzaileak biluzik joaten direla da deigarriena, edo ia biluzik. Larru gorritan edo kasik. Gauza dibertigarria, jai girokoa eta baketsua denez gero, ospakizunak Gobernuaren Ordezkaritzaren baimena eta guzti izaten du.
Telebista eta egunkarietako azaletan agertzea lortu dute maiz, Iruñean ez baita askotan ikusten gizon eta emakume biluziz osaturiko saldoa karriketan gora eta behera korrika. Gutxika-gutxika zaleak batu dituzte, 2002an 20 lagun ziren eta egun ehunka dira parte-hartzaileak, izan ere.
Ekintza honek Iruñean Sanferminen inguruko tradizio bitxi bihurtzeko bidea darama.
2002. urteaz geroztik, uztailaren 5ean, urtero-urtero, PETA (People for the Ethical Treatment of Animals, Animalienganako Tratu Etikoaren Aldekoak) erakundeak lasterraldi ezin orijinalagoa antolatzen du betiko entzierroaren ibilbidean barrena, uztailaren 7tik 14a bitarte goizeko zortzietan egiten den horren ibilbide berean. Entzierroaren aurkako entzierroa da, zeina giza gozamen hutserako animalien erabilpenaren kontrako errebindikazio bilakatzen baita.
Entzierro honetan parte-hartzaileak biluzik joaten direla da deigarriena, edo ia biluzik. Larru gorritan edo kasik. Gauza dibertigarria, jai girokoa eta baketsua denez gero, ospakizunak Gobernuaren Ordezkaritzaren baimena eta guzti izaten du.
Telebista eta egunkarietako azaletan agertzea lortu dute maiz, Iruñean ez baita askotan ikusten gizon eta emakume biluziz osaturiko saldoa karriketan gora eta behera korrika. Gutxika-gutxika zaleak batu dituzte, 2002an 20 lagun ziren eta egun ehunka dira parte-hartzaileak, izan ere.
Ekintza honek Iruñean Sanferminen inguruko tradizio bitxi bihurtzeko bidea darama.
  Festak ofizialki uztailaren 14an bukatzen dira, baina 15ean ere bada festa, eta bada festa ahal den guztia, entzierro eta guzti, luza dadin ahal duen guztia egiten duena. Uztailaren 15eko entzierroak Billabesaren Entzierro gogoangarrian du jatorria, 1985ean egiten hasi zena. Iruñean hiri-autobusei deitzen zaie billabesa (Villavesa), eta uztailaren 15ean, horrezkero festa ofiziala akiturik zegoela, Santo Domingo aldapan gora zihoan autobusak ohiko zezen saldoa ordezkatzen zueneko lasterraldia zen billabesaren entzierroa.
Entzierro hau bestearen pareko zeremoniarekin egiten zen. Santuari abesten zitzaion (botila batez ordezkatuta), piztia zirikatzea debekaturik zegoen, e.a. Ezarririko ordenari egiten zitzaion txantxa zen. Eta ezarririko ordenari, jakina, ez zitzaion halakorik gustatzen eta, beraz, bere eskuan zegoen guztia egin zuen "billabesaren entzierroa" pikutara joan zedin. Denbora dezente joana da zortzietako billabesa kendu zutenetik, baina berdin zion; azokara igotzen zen banaketarako furgoneta bat erabili ohi zen, edota Santo Domingo karrikan gora egiten zuen edozein ibilgailu.
2012an bizikleta baten aurrean egin zen delako entzierroa, polizien presentziarekin. Hauek eragozteari ekin, istiluak gertatu eta are bost lagun atxilotu zituen poliziak, ibilgailuen trafikoa oztopatzen ari omen zirela-eta. Ordu gutxira libre utzi zituzten.
                                                              


SANTA AGEDA BEZPERA

Santa Ageda bezpera degu Euskal Herriko eguna… Santa Ageda bezpera Otsailaren 4ean ospatzen da, egun horretarako oitura Santa Agedako koplak kantatzea ateratzea da. Garai batean soldaduskara joatekoak ziren gazteak, kintoak, biltzen ziren atez ate joateko, eta dirua zein bazkari edo merienda egiteko jatekoak biltzen zituzten.



Guztiak baserritar jantzita joaten ziren: marradun edo mahoizko prakak, alkandora txuria, brusa koadroduna edo beltza, abarkak, galtzerdi zuriak, gerriko beltza, koadrodun zapia, txapel beltza eta makila.
Santa Ageda baserrietatik kantuan joaten ziren bastoia kolpatzen lagunduta. Eta han jasotako dirua kausa onentzako izaten zen.Santa Agedan instrumentua trikitixa izaten zen. Goizean goiz irten, eta gero kalean, txistulariekin eta bertsolariekin,gero, goizean goiz irten, eta gero kalean, txistulariekin eta bertsolariekin.



Tradizioak kontatzen duenez, Santa Ageda – birjina martirra- III. Mendean bizi izan zen emakume ikaragarri ederra zen…Siziliako famili aberats batekoa. Quintianus senatari erromatarrak bere egin nahi izan zuen, Decio enperadoreak kristauen aurka egin zituen jarraipenak aprobetxatuz. Baina Ageda Jesukristorekin zegoen konprometituta ordurako eta Quintianusekin ez zuen ezer jakiterik nahi izan. Senataria neska gaztea konbentzitzen saiatu zen, Afrodisia emakume okerraren laguntzarekin, baina hark berriz ere ezetz esan zion.


OLENTZERO

Artikulu hau Eguberritako pertsonaiari eta horren pertsonaiari eta horren inguruko
ohiturei buruzkoa da.
Olentzero eguna gaitzat duen artikulua Gabon eguna da.Tradizio historikoan, Olentzero
Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal
mitologiareneta folklorearen pertsonaia da. Olentzeroren antzinako jatorria paganoa da ordea eta neguko solstizioko ospakizunetako pertsonaia da, non urte zaharraren amaiera eta urte edo eguzki berriaren etorrera ospatzen diren. Tradiziozko ospakizunean, urte zaharra irudikatzeko,[Sat 1] Olentzero itxurako panpinak ikazkin zikin, arlote, edale eta jatuna irudikatzen du eta kalez kale eta etxez etxe eramaten dute andetan haur eta gazteek, eskea eginez. Beste batzuetan, ordea, Olentzero moduan mozorrotutako gazte bat da lagun-taldearekin batera doana, eskea eginez betiere. Toki batzuetan kondaira eta abestietan bakarrik aipaturiko pertsonaia izan da. Gehienetan Gabon egunean, abenduaren 24an, ospatzen da Olentzero. Egun, mundu zabaleko Bizarzuriren antzeko ordezko pertsonaia bilakatu eta, hark bezala, haurren gutunak jaso eta opariak banatzen ditu, askotan pertsonaia bizi moduan. XX. mendeko bukaeratik, Mari Domingi pertsonaia femeninoa ere izan du lagun. Sekularizazioari jarraiki, kristau izaera ere galdu du; aldi berean, ordea, Euskal Herriko eguberrietako pertsonaia nagusia izaten jarraitu du euskal identitatearen ikur garrantzitsu moduan.Nagusitu den pertsonaiaren izena Olentzero den arren, hainbat aldaera daude herri eta eskualde batetik bestera, hala nolaOlentzaro, Onentzaro, Onontzaro, Orentzaro, Onentzero, Onantzaro, Onontzaro, Onontzoro, Orantzaro, Aranzaro eta Gomentzago. Izen horien jatorriari buruz zenbait teoria dago. Lope Martinez de Isastik, XVII. mendeko aipu batean, onen-(tz)aro, onen aroa edo garaia esan nahi duela adierazi zuen, eta XX. mendean Azkuek ere uste bera izan zuen.

2014(e)ko ekainaren 17(a), asteartea

berbena belarra


BERBENA BELARRA


    Berbena zurtoin nahiko gogor eta lauangeluarra duen eta lila koloreko loreak dituen landare txikia da. Beste alde batetik, Euskal Herrian aspalditik izan da oso ezaguna eta erabilia. Artikulu honetan berbena noiz eta non bildu daitekeen, zetarako erabiltzen zen, nola egiten den berbena infusioa, berbenari buruzko bitxikerei eta beste hainbat gauzei buruzko informazioa emango dugu. Anima zaitez irakurtzera!!!



Landare osoa erabiltzen da: hostoak, zurtointxoak eta loreak.Erabat loratu gabe dagoenean jaso behar da. Udaberrian eta udan izaten du lore gehien; tokiaren araberakoa da hori. Berbena-belarrari zelaiak, etxe ondoak, bide ertzak, toki harritsuak, baratzeak eta abar gustatzen zaizkio.


Berbenaren ezaugarririk garrantzitsuena zikinkeria, pasmoa, infekzioa kentzea eta garbitzea da. Hori ukenduak, infusioak, gargarak, enplastuak, ardoak, alkohola, olioak, tinduak, etab. eginez lortzen zen. Zauriren bat gaiztotu edo azalean zerbait sartuz gero (arantza, ezkarda…), berbena enplastuak jarriko ditugu eta infekzioak barnekoak ere izan daitezke zenbaitetan; kasu horietan, infusioak har daitezke, baina gehiegikeriarik gabe, betiere.













Berbena infusioak barneko infekzioez gain hainbat zauri sendatzeko ere erabiltzen dira.  Berbena infusioa egiteko, lehenik  lehortu eta urte guztirako jaso behar da. Lehortzeko modurik egokiena lore sortak hartu eta buruz behera jartzea da. Behin ondo lehortuta daudenean, urte guztirako jasoko ditugu pitxarretan, toki lehor eta ilunean. Ondoren, ura berotzen jarri eta gutxi gora-behera 5 g. berbena belar bota urari. Azkenik, infusioa ahal duzun beroen edan behar duzu. Sendatzeko, egunean bitan hartu behar da.



San Joan bezperan lorea biltzen duenari zoriontasuna eta maitasuna ekarriko dion sineskeria bat badago. Berbenak badu bere eguna, egun magikoa edo esaten zaio. San Joan bezpera da hori, ekainaren 23a. Magia horri jarraituz, normalean, egun horretan bildu behar da, gauean edo hurrengo eguna argitu aurretik. Esaten dutenez, egun horretan izaten du indarrik handiena.

 



                            Maialen Amunarriz Lozano